Arropa erosoa. Eroso eramango dugun arropa eramatea gomendatzen da, jostura gutxiekin.
Arropa ikusgarria. Batez ere errepidez joaten garenean, bizikletaz joatea jai berezi batera joatea bezalakoa delako: ondo ikusi behar gaituzte, “disdiratsu” egon behar dugu.
Ez eraman ezer eskegita. Zapia, lepokoa, jertsea gerrian lotuta… Gonak eta soinekoak ere ekidingo ditugu, erradioetan sartu daitezkeelako.
Oinetako egokiak. Zola malgukoak eta orkatilaren giltzaduraren mugimendua uzten dutenak (bota zurrunek ez) eta lokarriak ondo lotuta. Txankleta modukoak guztiz desegokiak dira.
Neguan eta hotz egiten duenean. Arropa egokia eta eskularruak ez ditugu ahaztuko.
Eskumuturrekoak. Gomendagarriak dira eskuak babesteko eta hobeto eusteko.