Begiratu-Seinalatu-Begiratu. Hiru urrats hauek jarraitu: begiratu ea atzetik ibilgailurik datorren, egin nahi duzun maniobra seinalatu eta berriro begiratu ea ikusi gaituzten eta, hala bada, maniobra segurtasunez egin.
Ez joan bazter-bazterretik. Bestela maniobratzeko tarte txikiegia edukiko dugu eta, batez ere, ibilgailuek aurreratzeko segurtasun-tartea hobeto errespetatu dezaten.
Ibili artez.Ez egin direkzio-aldaketa bortitzik, hau da, ez ibili sigi-saga egiten, zuzen baizik.
Bat-batean balaztatu behar badugu. Kontuz ibiliko gara eta, bat batean balaztatu behar izanez gero, gure pisua atzeko gurpilean jarriko dugu, ahal dela, aurrerantz ez joateko.
“Adi egon+Aurreikusi”.Bizikletaz gabiltzanean, une oro adi egon behar dugu (gogoan izan gure hizkuntzan “adi-tasuna”, hau da, “inteligentzia” berba horretatik datorrela, adi egoteko gaitasuna). Eta gainera, gure inguruko mugimendu gehienak aurreikusten ahalegindu behar dugu: gidariek eta oinezkoek egingo dutena, etab.