Helburu progresiboak. Ez ditugu ibilbide zailegi edo luzeegirik jarriko, eta distantziak progresiboki luzatzen joango gara. Jaitsieretan ezinbesteko trebetasuna lortu arte ez gara arriskatuko.
Ibilbideak. Bizikletaz ibilbide berri bat egitekotan gabiltzanean, behar bezala prestatuko gara (track-a erabat deskargatuta, mapak…) gaina ez gara gehiegi fidatuko, ezusteak gertatu daitezkeelako: eguraldia bat-batean aldatu, gurpila zulatu…
Egun argiz eta eguraldia. Denbora ondo kontrolatu behar da eta beti segurtasuneko denbora-tarte batekin ibiliko gara ilundu baino lehen, ez ozta-ozta, arrazoi askorengatik atzeratu gaitezkeelako. Eta abiatu aurretik eguraldia ere aztertuko dugu, hau da, euria egiteko aukera txikia bada ere prestatuta joango gara.
Lehen laguntzak.Ezagutzea komenigarria da, adibidez, bihotz-biriketako bizkorketa ala Heimlich laguntza kontrako eztarritik zerbait sartzen bazaigu. Eta beti BAL araua kontuan hartu: Babestu-Abisatu-Lagundu