Ez mugitu. Istripua larria izan bada, hobe ez mugitzea, gorputza mugituz gero lesioak larriagotu daitezkeelako. Bizikleta eta autoa ere ez mugitu. Onena anbulantzia etorri arte itxarotea da. SOS DEIAK telefonoa gogoan izan: 112.
Argiketa. Hala badagokio salaketa jarriko dugu. Argiketa (atestado) egiten ez bada, ezin izango dugu erreklamatu eragilea beste bat izan bada.
Erantzukizuna. Kalteren bat eragin badugu, gure erantzukizunari aurre egingo diogu eta eragindako kalte pertsonalei eta materialei aurre egingo diegu.
Asegurua.Horretarako asegururik ez badaukagu, besteekiko erantzukizuna (hirugarrenekikoa) gu titularrak garen etxearen edo autoaren aseguruan estalita egon daiteke.