Gurutzatu. Ez utzi umeak autoen artean edozelan gurutzatzen, beti dagokien lekutik (zebrabideak…) eta oinez egin behar dute, bizikletatik jaitsita hobeto. Ezta geldirik dauden autoen atzean ibili ere.
Adi. Bidegurutzeetan, garaje baten ondotik pasatzean… beti adi egoteko esan behar diegu umeei.
Arauak. Irakatsi lehenbailehen oinarrizko arauak: semaforoak, zebrabideak… Jakina, horietan guztietan, gu heldu arte itxoiteko esan behar diegu, nahiz eta semaforoa berde egon edo zebrabideetan guk lehentasuna eduki.
Espaloitik. 14 urte arte ez dute errepidetik joan behar, espaloitik baizik. Horregatik espaloietan oinezkoek lehentasuna dutela eta segurtasun-tarteei eutsi behar dietela jakin behar gute (normalean 3 metrokotik gorakoak).
Kaskoa. Bere neurrikoa izango da eta kolpe bat hartuz gero beste bat erosiko diegu. Kasko azpian ez da txanorik edo antzekorik eraman behar.