Erreiaren eskumaldetik. Alde horretatik joan behar dugu eta erreiaren eskumaldeko herena gutxi gorabehera okupatu dezakegu (ibiltzeko era hau "herenbidetik"edo "bigarren jarrera" du izena).
Erreiaren erditik. Norabide bakarreko kaleetan, kale estuetan edo ibilgailuek gu aurreratzeko leku gutxi dutenetan, erreiaren erditik joatea gomendatzen da, kale hauetan behar bezala aurreratu gaitzaten, hau da guretzako arriskurik gabe. Honako era honek "erdibidetik" edo"jarrera nagusia" du izena.
Erditik joatekotan. Kontuan hartzekoak: saiatu auto-pilaketa handirik ez sortzen, adibidez, uneren batean geldituta, baina berriro ere erdigunetik joanez eta saiatu gainerako ibilgailuak baino abiadura askoz motelagoan ez joaten.
Zuzen. Bizikletan ez gara sigi-saga ibiliko, artez baizik.