Errepidetik bagoaz. Eskumaldean kokatuko gara eta abiadura motelduko dugu. Aurretik, noski, eskuaz seinalatuko dugu gure atzekoek egingo dugun maniobraz jakitun izan daitezen. Ondoren eskumarantz hartuko dugu. Eskumaldetik datozkigun ibilgailuek errepidera sartu nahi badute, lehenengo haiei pasatzen uztea komeni da.
Kaletik bagoaz. Modu berean seinalatuko dugu eta adi egongo gara ea hartu nahi dugun kalea oinezkoek gurutzatu nahi duten eta lehentasunen arabera jokatuko dugu.
Ibilgailuak.Gure kontrako noranzkoan datozen autoek eskumatara hartzeko aukera badute, adi egon, askotan gu zuzen goazela konturatzen ez direlako eta harrapatu ahal gaituztelako. Itxaron haien maniobra ikusi arte (ez fidatu argien seinalizazioaz, askotan markatzea ahazten zaielako).