-
Argiak. Biak egiaztatuko ditugu gauez edo argi gutxiko eguraldiaz ibili behar badugu. Pila gastatzear badago ordezko bat eskura eduki behar dugu.
-
Balaztak. Bizikletara igo aurretik balaztak (frenoak) sakatu eta aurrerantz mugitzen saiatu ea ondo dauden ikusteko.
-
Gurpilen presioa. Hau ere egiaztatuko dugu haien gainean jartzen eta ea ondo dauden ikusten, aurreko atalean azaldu dugun moduan.
-
Zela eta direkzioa. Zela (jezarlekua) ondo finkatuta dagoela eta direkzioa gurpilarekin perpendikularrean ondo dagoela egiaztatuko dugu.
-
Konponketarako kita. Bide luzea bada eta, batez ere, errepidetik edo menditik bagoaz ezinbestekoa da (zulaketa izanez gero, katea atera…).