Arropa. Arropa argia eramango dugu eta jantzi islatzaileak erabiliko ditugu batik bat gutxi ikusten den errepide batetik joango bagara, ilunabarrean, tunelak dituen bide zati batetik…
Txalekoa. Jantzi edo txaleko islatzaile homologatu bat eramango dugu derrigorrez. Eta kaleetatik ibiltzen bagara gomendagarria da.
Euria/beroa. Aurreikusi behar dugu ea euririk egin dezakeen, edo bero handiegia… eta horren araberako arropa edo osagarriak eramango ditugu, badaezpada ere (zira, eskularruak …).