Istripu asko. Biribilguneetatik pasatzerakoan kontu handiz ibiliko gara, istripu asko egoten direlako.
Ibilgailuak. Biribilgunetatik ateratzen direnean gehienetan ez dute maniobra markatzen eta, gu oraindik barruan bagaude, arriskutsua izan daiteke guretzat.
Abiadura moteldu. Ez da erdiko erreitik joatea gomendatzen, nahiz eta, araudiaren arabera, biribilgunearen hurrengo gurutzean ez bagara irten behar joateko aukera dugun.
Eskumako erreiaren erditik. Bertatik joateagomendatzen da, gure segurtasunari lehentasuna emateko.
Biribilgunean jarraitu.Hurrengo gurutzean ez badugu irten behar eta biribilgunean jarraitzen badugu, zuzen jarraituko dugula adieraz dezakegu ezkerreko eskua aurrerantz luzatuta, edo ezkerrerantz. Ikusi gaituztela ohartu bagara eta gidariek eskumaranzko argia piztu ez badute, zuzen jarraitu dezakegu baina, esan dugun bezala, abiadura txikian ibiliko gara, edozein unetan gelditzeko aukera izateko.