Abiadura kaleetan. Gehienez30 km/ordura joatea gomendatzen da eta ibilgailuak baino astiroago, aurreratu behar ez izateko. Izan ere ibilgailuak aurreratzeak arriskua dakar.
Abiadura bidegorrietan. 15 km/ordura gomendatzen da eta gehienez 20 km/ordura joan daiteke.
Abiadura bidegorrien bihurgune eta gurutzetan.10 km/orduko abiaduran joatea gomendatzen da.
Oinezkoen ondoan. Ondoan oinezkoak baditugu (partekatutako lekuak…) abiadura motelduko dugu.
Aldapa beheretan. Abiadura bereziki zaindu behar dugu, zebrabide bat egon daitekeelako, edozein unetan oinezko bat gurutzatu ahal delako… Ez joan inoiz bizikleta ondo kontrolatu ezin ditugun abiaduretan.
Arauak, semaforoak… Gogoan izanseinaleak ibilgailu mota guztietarako direla, baita bizikletarako ere. Eta gizonezkoek kasu askotan ausartegiak direnez, arreta gehiago jartzea komenigarria da.