Ura eta janaria. Bide luzetxoa bada ez ditugu ura eta janaria ahaztu behar.
Motxilak, fardelak. Parrilan zerbait eraman behar badugu, pedalei eragitea oztopatzen ez duela eta ondo lotuta dagoela ziurtatuko dugu. Hobe da gauzak ondo lotuta eramateari denbora-tartetxo bat eskaintzea, bide erdian gauzak askatu ez daitezen, horrek ere dakarren arriskuarekin. Edo otar barruan.
Emakumeok. Behar izanez gero konpresak edo tanpoiak eramango ditugu.
Umea. Ume bat eraman behar badugu, dena egiaztatuko dugu: aulkia egonkor dagoen, kaskoa eta segurtasun-uhala jarrita dituen…
Eta betiko araua. Bizikleta hartu bezain pronto adi-adi egon behar dugu, une eta leku guztietan.